| Français | English | Español

C/ Peña y Goñi, 5 - 2º
2002 - Donostia - San Sebastián - Gipuzkoa
www.congresoilustracion2007.org
comisiongipuzkoa@bascongada.e.telefonica.net

"ILUSTRAZIOA, ILUSTRAZIOAK"
NAZIOARTEKO BILTZARRA
INSAUSTI JAUREGIA – AZKOITIA-2007


Intsausti Jauregiaren errehabilitazioa, 2006ko udazkenean amaituko da. Hemen sortu zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea, eta hemen egongo da aurrerantzean bere egoitza.
Bertan kokatuko da “XVIII. Mendeko Ikasketen Institutua” izeneko zientzia instituzio berria. Institutu hau 1990. urtean sortu bazen ere duela gutxi eratu da eta Jauregiko sortzailearen izena bera darama, “Xabier María de Munibe, Conde Peñaflorida”, alegia. Aurrerantzean bertan kokatua egongo da azpiegitura guztiarekin.
Hori dela eta, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak, Nazioarteko Biltzar bat antolatu du honako izenarekin: ILUSTRAZIOA, ILUSTRAZIOAK eta 2007ko azaroan ospatuko da Azkoitian bertan.
Lehen txosten honek deialdi horren berri eman nahi du, eta edozeinek aurkez dezake bere komunikazioaren proposamena 2006ko abendura arte. Proposamen hau Biltzarraren antolatzaileek espresuki egindako bileran emandako orientazio nagusien ildotik egin beharreakoa da.


| Nazioarteko Biltzarra |


Insausti Jauregia 2007. ILUSTRAZIOA, ILUSTRAZIOAK deituriko Nazioarteko Kongresuak lau multzotan banatuko du bere egitaraua:


1. Ilustrazioaren guneak eta esparruak: bakartasuna, pluraltasuna, aldaberatasuna.
Lehen multzo honetan sartuko dira ekarpen orokorrak eta teorikoak. Honen baitan, ilustrazio europar eta penintsularra definizitzea bidezkoa ote den eztabaidatu nahi da; hauen zientzi-balio galtze txalogarriaren inguruan argudiatu, edota ikusi ez ote den hobe gaurko beharren arabera eguneratzea; “Argitasuna” eta “Ilustrazioa”, bi kontzeptuok estekatu, hau da, solasaldia ireki kontzeptu hauen gaurkotasuna, ego-kitasun eza edota bere bideragarritasuna arloen inguruan.


2. Garaiak eta moduak: Ilustrazioa, anti-ilustrazioa eta Ilustrazio erradikala.
Bigarren multzoan sartuko dira gai espezializatuak eta tematikoak, beti ere zientzia aurrerapenaren ildotik. “Zertan den” gaur egun XVIII. mendeko ikasketen egoera, honako hiru esparruak gogoan izanik: esparru fisikoa, literarioa (zentzu zabalean) eta historikoa, jakinik horietan oinarritzen dela Ilustrazioa, anti-ilustrazioa eta Ilustrazio erradikala. Hitz laburretan, zera lortu nahi da: garai hartako pentsamolde eta bizimoldeak aztertu orduko ikuspegia gogoan izanik, baina gaurko aztertzailearen begitik ikusita.


3. Ilustrazioaren auto-ordezkaritzak eta birsorkuntzak.
Ilustrazio garaiko “ilustrazio” desberdinen azterketak, honako bi hausnarketetara bultzarazten gaitu: alde batetik XVIII. mendeko iturrien argitalpenetara eta, beste aldetik, gure garaiko jakitatea zabaltzera, horien artean azalpen ez diskurtsiboetara. Aurrena, Ilustrazioak bere burua nola irudikatzen zuen ikusi nahi da (pintura, arkitektura, arte ederrak), eta, ondoren, XIX. eta XX. mendeetan nola isladatzen den Ilustrazioa arakatu: garaikideak utzitako irudietan zer aukeratu dute aldi hura isladatzeko? Eta gogoeta honek, inertziaren indarrez, “herentzia” arrisku itxurarik eduki ez dezan (egokia ala desegokia, bestalde, begiratzen duenaren arabera), Ilustrazioei buruzko irudiei egungo espezialisten azterketak emandako ikuspegi berria garatu nahi da, ahal dela lehendik landu ez dena, eta era horretan XVIII. mendeko ikuspegiaren zergatia eta nolakotasuna eduki , beti ere berreskurapen iraunkorra eta errepresentazio berrien egokitasuna ezinbestekotzat jarririk.


4. Euskaldunak Ilustrazio garaian.
    Euskalerriaren Adiskideen Elkartea.
Puntu honetan alderdi asko eta anitzak aztertu nahi dira: pertsonak, instituzioak, Bergarako Errege Mintegia, beste mintegiak, argitalpenak, estraktu-laburpenak, zientziak, medikuntza, literatura, ikonografia, Adiskideen Elkartea osatzen duten lau komisioak eta Elkarteak Amerikan, Europan eta beste lekuetan dituen loturak.